| |
Manterola Liburudenda 1955 urtean ireki zen; gaur kokatzen den leku berean.
Bere eratzailea, Juan Arbelaiz Iñarra, zenbait urte lehenago hasi
zen liburu zaharren salerosketan, baina egoitza publikorik gabe. Betidanik,
euskal liburuekiko arreta berezia izan zuen, zein antzinako liburu bitxi,
nola garai hartan argitaratzen zen apurrekiko ere. Hil zenean, orain dela
hogeitamar urte, bere seme-alabek jarraitu zuten bere lana, grina eta
maitasun berberarekin.
 |
Manterola Liburudenda liburu zaharrez ezik, mapa, grabatu, eskuizkribu,
imprimaki, etabarrez ere arduratzen da; hitz batez, iraganaren testigantza
izan daiteken edozertaz ere bai. Baina guretzat, liburu eta grabatu zaharrak
bezain garrantzitsu da gure bezeroek gauza hauenganako zaletasun berbera
edukitzea. Amor librorum nos unit dio gure elkartearen
goiburuak eta, urte anitzen buruan, asko eta asko dira adiskide min bihurtu
diren bezeroak. Leku honen bitartez jende gehiagora hurbildu
nahi dugu, gure grina berbera sentitzen duten pertsonengana, lagun eta
konplize berri gehiago gureganatzearren. Zai gaituzue!
|